Nafarroa 1512

Nafarroa 1512 ES

Punk / Punk Euskera
Nafarroa 1512, 2010. urtean Arbizun sortutako streetpunk taldea da.Hasieratik, musika, borroka ideologiko abertzale, sozialista, feminista eta euskaldun baten alde egiteko tresna gisa ulertzen duelarik. Lehenengo diskoa 2011. urtean kaleratu zuten Bingen Fernandezen eskutik, "Irabazteko jaioak" izenekoa eta taldeko lehen nafarkideak Txirri (ahotsa), Rayo (bateria), Estane (baxua) eta Ulon (kitarra) zirelarik. Urte batzuetan zehar, Euskal Herri osoan kontzertu andana eskaintzen ibili ondoren, 2016. urtean bigarren lana kaleratu zuten "Fronte berria" izenarekin. Lan honetan bostgarren taldekide bat gehitu zen taldera gitarjole moduan, Haritz. Oi! musika gordin, azkar eta melodikodun lan honek, inflexio puntu garrantzitsua suposatu zuen taldearen ibilbidean. 2018. urtean hirugarren LPa iritsi zen, "Garraxirik sakonena", Peio Skalariren "Bat studio"etan grabatua. Aurreko diskoaren ildotik, taldearen gorakada suposatu zuen eta "Aske" eta "Kolektiboaren indarra" abesti eta bideoklipak barnebildu zituen. 2020an, Nafarroa 1512k IRAUNGO DU diskoa kaleratu zuen eta urte berean, Txokok taldea utzi eta bere ordez, Estane bueltatuko da berriro. 2023an, Gaizkak, Txirriren lekua hartuko du abeslari moduan. Urte honetan bertan "Askatasun Haizea" lana kaleratu zuen taldeak. 2025 urtea, taldearen XV. urteurren urtea da. Hau ospatzeko, Nafarroa 1512k ospakizun lan berri batean lanean dihardu, honen lehen erakusle, "Osasuna" abesti berria. Nafar estatua, langileria eta Oi! errebeldea.
deezer
facebook
instagram
soundcloud
spotify
twitter
youtube

Explore More

Browse Artists by Genre

Festivals by Genre